Ongi etorri nire blog-ra gaitasun handiko umeei buruz arituko naiz.

2010/05/31

Gaitasun handiko umeak eskolan


Batzuetan pentsatzen dugu gaitasun handiko umeak direla gelan oso nota onak ateratzen dituztenak. Batzuetan horrela izan daiteke baina beste batzuetan ez. Sormen maila handi bat izateak ez du suposatzen aparteko gaitasunak izatea, baina egia da, gaitasun handiak daudenean sormen maila ere handia izaten dela. Gaitasun handiko haurrak ez dira, orain arte, ondo aztertuak izan.
Oinarrizko mutazioei buruzko ikerketa bat besterik ez dago, Ingalaterran egina, baina matematikan gaitasun handiak dituzten haurren kasura mugatua dago. Gainerako gaitasun handiei buruz ez da ezer egin.

Haurrak estimulatzeko abestiak

Umeak ikasteko, adi egoteko eta batez ere estimulatzeko eta psikomotrizitatea lantzeko musika erabili dezakegu, hona hemen umeekin dantzatzeko proposatzen dizuedan kanta.


Xalala!Xalala!
Riki riki!Riki riki!
Xalala!Xalala!
Riki! ri!Riki! ri!
dutxan dardaraka
ur hotzarekin.

Hartu esponja ta xaboitu
burua busti
igurtziz garbitu
txilbor eta titi
Jira bira ipurdia
mugitu beti
bi oinetan bukaera
ez dago gaizki.

Bulling


Gaur egun bulling-a hainbat ikasgelatan ematen da. Normalean "desberdina" denari egiten diote bulling. Nire ustez oso gai interesgarria da eskoletan lantzeko. Blog honetan berezitasun bat duten haurrei buruz idazten dut, baina gaitasun handiko umeetaz aparte badaude beste berezitasun, arazo... dituzten umeak eta ez ditut ume hoiek ahaztu nahi, bulling-a arazo bat da eta horregatik sarrera hau bulling-a jaso duten eta jasotzen duten umeen omenez idatzi nahi dut. Niri Jokin-en kasua unkitu ninduen. Jokin Hondarribin bizi zen eta jasotzen zituen erasoak bere bizitza kentzera eraman zuten, aurreko hiperlotura bere historioa irakurri dezakezue.

ADIMAC taldea

Guraso talde batek ADIMAC, gaitasun handiko adingabeen garapen integralerako elkartea, sortu du. Talde honek laguntza eskaintzen die behar duten umeei, gainera gaitasun handia duen ume bati laguntza berezia eman behar zaio gaitasunak ez galtzeko.
Gaitasun handiko umeek ez daukate arazorik. Elkartekoek ez dute «arazo» hitza erabiltzen. Berezitasun bat dute eta, izatekotan, hezkuntza sistemak du arazoa, ez delako haur hauen premietara egokitzen. Ikasle guztiei curriculum bera ezartzea, guztiak taila bereko jantziekin janztea bezala da. Horregatik diogu eskolak egokitu behar duela ume hauen beharretara.

Gaitasun handiko haurrei buruzko mitoak

Hona hemen gaitasun handiko haurrei buruzko dauden mito batzuk. Askotan jakin gabe hitz egiten dugu eta gauzak ez diren bezala direlearen ustean gaude. Hurrengo lerroak irakurri ostean gaitasun handiko umeei buruz zerbait berria ikasiko duzue.

*Gaitasun handiko haurrak nota hoberenak ateratzen dituzte:
Hau ez da egia, behintzat ez kasu guztietan, ezta etapa guztietan. Gai batzuetan oso onak izan daitezke eta beste batzuetan ez hainbeste. Zein izan daiteke guzti honen arrazoia? Hezkuntza sistema haientzat ez dagoela eginda, eta askotan hau hauek behar duten arreta berezia ez zaielako eskaintzen. Haur hauek askotan eskolan aspertzen dira, eta horregatik haien errendimendua jaisten da.
*Gaitasun handiko haurrek ez dute laguntzarik behar, haiek bakarrik dena egin dezakete:
Gaitasun handiko haur batek gauza asko bakarrik egin ahal izateak ez du esan nahi laguntzarik ez duela behar. Horrelako umeak ez badute motibaziorik, ez dute haien gaitasun guztia lanean jarriko, eta abantaila handia izan ahal zena arazo batean bihurtu daiteke. Beraz horrelako haurrek ere laguntza behar dute nahiz eta betiko laguntza ez izan. Gela arrunt batean gaitasun handiko haurrak aspertu ahal dira, eta horrek frustrazio handia sor dezake. Ulertuta izateko laguntza behar dute eta besteekin erlazionatzeko ere laguntza behar dute.
*Gaitasun handiko haurrak badakite horrelakoak direla:
Hau ere faltsua da. Gaitasun handiko haur askok ez daki gaitasun berezi hau dutela. Batzutan ohartzen dira desberdinak direla, azkarrak direla, baina ez dute pentsatzen gaitasun handiko haurrak direla. Nahiz eta gaur egun, gai honen inguruan gehiago jakin, kasu bakan batzuk, oso deigarriak direnak bakarrik dakite talde honen barruan daudela.
Askotan desberdina izatea, arazo bat izaten da ume hauentzat, desberdintasun hau ez duelako jendeak ulertzen, eta ez direlako onartuta sentitzen. Askotan desberdintasun hori intelektuala dela jakitean ez dute sinesten, pentsatzen delako horrelako umeak bizitzan gauzak asoz errazagoak direla eta beraien kasua horrelako ez delako.
*Gaitasun handiko haurrak bakarrik abantailak dituzte eta haien arrakasta ziurtatuta dute:
Gaitasun handiko haurrak oztopo asko izaten dituzte gizarte honetan, besteak agian ez dutenak:
Hezkuntza sistema desegokia, egokitu ezin dena.
Gizarte bat ez duena baloratzen horrelako kasuak.
Besteen inbidiak
Ulertuak ez sentitzea
Marginazioa
Bakardadea

2010/05/28

Behin betiko

Ikastoletan ikasgai desberdinak irakasteaz gain, nire ustez euskararen erabilera bultzatu behar dugu eta horretarako kanta hau proposatzen dut, beste askoren artean.

2010/05/27

Tutoriala



Hemen "mapa de degradados" photoshopean nola erabili azaltzen dizuen tutoriala usten dizuet.

Gaitasun handiko ikaslea



Aurreko power point-ean gaitasun handiko ikasleei buruzko datu interesgarri ugari azaltzen dira. Irakaslea izango denarentzat oso erabilgarria izan daiteke agertzen den informazioa umeen jarrerari buruzko hainbat datu ikusi ahal ditugulako. Gaitasun handiaren ezaugarriak ipintzeaz gain, sortzen diren arazoak ere jartzen ditu. Esan dudan bezala, irakasleentzat oso lagungarria izan daiteke, baina horretaz gain edonork irakur dezake oso interesgarria delako.

Albistea

Hurrengo albisteko 19. orrialdean gaitasun handia dituzten umeei buruz hitz egiten du, gauza askoren artean gaitasun handiko umeentzako haurtzaindegiak egingo direla esaten du.

2010/05/22

Nire down maitia

Hurrengo bideo honetan down sindromea duen ume batek, Ibon, bere eguneroko bizitza nolakoa den kontatzen digu. Gaitasun handia duten umeek bezala hainbat gauzei aurre egin behar diete, baina Ibon-ek esaten duen bezala "ez izan penarik bakarrik desberdina naiz".

2010/05/19

Alejandroren kasua

Alejandro gaitasun handiko nerabe bat da eta bideo honetan bere esperientziak kontatzen dizkigu.

2010/05/13

HPB


Hurrengo artikuloan ikus dezakezue nola Stephen Hawking-ek gixotasun larri bat izanda, Esclerosis lateral amiotrofica, bere ikasketak eta ikerketak egin dituen.
Gaitasun handia dituzten umeek, beste arazo batzuk dituzten umeak bezala, hezkuntza premia bereziak (HPB) jaso behar dituzte. Stephen Hawking-en adibidea oso egokia da ikusteko edonork lortu ahal duela bere buruari proposatzen diona nahiz eta bizitzan askotan espero ez ditugun gauzak gertatzea.

Koziente intelektualaren taula



Koziente intelektualaren taulan ikus ditzakegu emaitza desberdinak. Emaitza horien arabera pertsona baten aspektu intelektuala handiagoa edo txikiagoa izango da. Adibidez, gaitasun handia duten pertsonei beste proba batzuk egiteaz gain koziente intelektualaren test-a egiten zaie.